XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERLEJIÑOA

( Argi-tantak )

Aurrerapen andiak izan dauz gure gizaldiak; gizaldi-erditik gorantza gabilzanok ainbat asmakizun eder ikusi doguz.

Azkeneko urte oneitan televisiñoa.

Zer izango ete ba bitartean erlejiñoaz? Aztuta baztertuko ete dabe? Ez; lenengo mallan beti erlejiñoa.

Danean aitatuten da erlejiñoa: liburuetan, izparringietan, batzarretan, lantegietan, etxean, kalean.

Arerioak eurek be agoan darabille beti.

Izan be erlejiñoa bear-bearrekoa dabe eriak eta arimak.

Zer izango litzake erlejiñorik bako erri bat? Naizta aurrerapen andiak egin erlejiñorik barik laster leuke jo lurra.

Aurrerapena gauza ona da; jakintza gauza ona da, baña bitzuek ez dira naiko erriak zoriontsuak egiteko.

Erriak erlejiñoaren bearra dabe zoriontsuak izateko.

Erlejiñoa gizonen griñen galga da ta galga au bearbearreko da gizonak griñez beterik baitagoz.

Erlejiñorik barik gizona pizti litzake.

Au dala ta erlejiñoa bearrekoa dala esan bear bai erriarentzat, bai gizonarentzat.

Batez be arimarentzat.Jaunaren agindua da: Zeure Jaungoikoa gurtu egizu.

Agindua danentzat da: aberatzentzat eta pobrientzat.

Zelan baña gurtu Jaungoikoa erlejiñorik barik? Erlejiñoa zerutar azia da.Jaungoikoa bidea, egia ta bizitza da.

Bidea dan aldetik legeak emoten dautsez erriari, bere aginduak eta legeok beterik gizona zeruraño eltzen da; argia ta egia dan aldetik mundu ontako gau illuna argitzen dautso zeruko bidetik okertu barik ibilli daiten; eta bizitza dan aldetik bere maitasuna emoten dausku Beragaño eldu gaitean.

Gizon eta erri guztiak artu dabe ontzat erlejiñoa.

Ziñezmenik bakoak zuzendutako erlejiñorik bako gizadi edo erria inpernua da esaneban Voltaire gaiztoak

Nagusi nazanetik erlejiñoa sendotuten alegindu naz - iñoan Napoleon andiak - bera dalako bake ta zorionaren oñarria.

Eta Mussolinik: Erriarentzat erlejiñoa bear-bearrekoa da .

Antzeko eritxiak agertu izan dabez beste jakitun eta politiku batzuk be.

Gure Euskalerria beti zan da fededun eta aurrerantzean be fededun izan daiten alegindu gaitean bere semeok.

Gure erriaren anditasun eta zoriona erlejiñoan billatu dagiguan.

Gure antxiñakoen fedea zaindu dagigun.

Eurekandik artu gendun pitxirik onena auxe da ta gure urrengoai itxi geunskion pitxirik onena be auxe izango da.

GOIRIA